Desbideratzearen soziologia

Desbideratzearen soziologia
Recomendar a un amigo Añadir a mis libros
En papel:
Entrega en 5-7 días
14,00 € 13,30 € (Descuento -5.0%)
Consultar disponibilidad en tiendas


Desbideratzearen soziologiak, zalantzarik gabe, erakargarria bezain zirraragarria izateko potentziala dauka maila askotan. Erreakzio horrek islatzen dituen emozioetan datza soziologiaren espezialitate honek duen indar erakargarri bezain zirraragarria. Eskuliburuaren azaleko irudian ikus daitekeen moduan, baso bat uretan sartuta dagoen lastotxoarekin gertatzen den antzera, gure begietara hautsia dirudiena edo desbideratutzat jotzen diren hainbat eta hainbat errealitate ere ÇegiazÈ ez dira desbideratuak; gure begirada baldintzatua da desbideratu ikusten dituena. Gizarte ikertzaile bezala, lastotxo horiek horrela ikustearen zergatia aztertzeaz gain, horiek urez beteriko basotik kanpo zer-nolakoak diren ulertzen eta azaltzen saiatu behar dugu; ez besteen begirada oker dagoela erakusteko, ikusten dugun horretan gure begiradak duen eraginaz kontzientzia hartzeko baizik. Begirada horren lanketa da, hain zuzen ere, eskuliburu honen xede nagusia.

Introducir comentario
últimos libros visitados
Libros escritos por
Si no se cargan automáticamente los resultados, pulse aqui para cargar